Euskaraz irakurtzeko gonbidapena eginez, aurten, 2025ean, euskaraz idatzi eta argitaratu diren liburuak pilatu eta ikusgai jarri dituzte udal liburutegiko erakusmahaian. Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera prestatu zuten mahaia, eta ikusgai jarraitzen dute. Baten bat falta izanez gero, liburutegiko langileei galdetuta eskura daiteke.