Plazara etorri ohi izan da neguan txurro saltzailea eta aurten, obretan ari direlako, ezin izan du betiko lekuan postua jarri, baina etorri da, hala ere. Lekuz aldatuta, kale Zaharra hasieran jarri du txurro saltokia eta txurroak gain txokolatea ere eskaintzen du. Txurropotea ere iragartzen du bistan duen kartelak. Apirilera arte egongo da.