Zubikoako kirol txartela berritzeko epea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 10a

Zubikoa kiroldegia.

Abonuaren baja eskaerak edo aldaketak, inprimakia betez egin behar dira urtarrilaren 15a aurretik. Egin ezean, automatikoki, dagokion adin-tarteko abonua kobratuko zaio erabiltzaileari.

Zubikoa kiroldegiko txartelean aldaketak egiteko epea zabalik dago. Abonuaren baja eskaera edo aldaketak, inprimakia betez egin behar dira urtarrilaren 15a aurretik. Egin ezean, automatikoki, dagokion adin-tarteko abonua kobratuko zaio erabiltzaileari; abonua eskuz edo banku txartelarekin kiroldegian ordainduz gero, urtarrilaren 2tik aurrera egin daiteke. Bestalde, 2025an hobaria jaso duenak, berriro egin beharko du eskaera 2026an ere hobaria jasotzeko; Herritarren Arreta Zerbitzuan egin behar du hori. Hobariak urtarrilaren 2tik 20ra bitartean eskatu daitezke. Bestela, kuota osoa kobratuko da.

Abonuak urtarrilaren amaieran kobratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak