Oñatiko Ganbara Abesbatzak bigarren saria lortu du Binissalemgo lehiaketan

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 8a

Oñatiko Ganbara Abesbatza, Mallorcako Binissalem herrian. Argazkia: Ganbara Abesbatza.

Oñatiko Ganbara Abesbatzak Binissalemgo IV. Certamen Coral lehiaketan parte hartu du asteburuan, bigarren postua eskuratuz. Ganbara Abesbatzarekin batera, beste hiru talde izan dira finalean: Cor de Dones de la UIB, Cor de Cambra Oriol Martorell eta Coro Sinfonia - Escuela Coral de Torrevieja. Lehenengo saria, Torreviejakoek eskuratu dute.

Ganbara Abesbatzak adierazi duenez egindako lanarekin eta lortutako 2. sariarekin "oso pozik" daude: "Lan oso ona egin dugula azpimarratu du epaimahaiak. Indar handiko eta kolore bereziko abesbatza garela, eta, taldea, osasuntsu dagoela esan digute".  Saria lortu ostean, Mallorca inguruan turismoa egiteko aprobetxatu du Abesbatzak gaurko eguna.

Argazkia: Ganbara Abesbatza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak