Enrique Tejedor eta Marcos Rodriguez irabazle, gaztelekuko xake lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko abenduaren 7a

Aurten 31. aldiz jokatu da gaztelekuko xake lehiaketa eta berdinketa izan da lehenengo postuan: Kantabriatik etorri diren Enrique Tejedor eta Marcos Rodriguez izan dira onenak. Hirugarren gelditu da Jose Manuel Hernando arrasatearra.

Guztira, 41 lagunek hartu dute parte aurtengo gaztelekuko xake lehiaketan. Debako Lukas Iruretagoiena da lehiaketaren sustatzailea eta esan daiteke oihartzuna daukan lehiaketa dela, izan ere, Kantabriako Barreda –Torrelavega– herritik etorritakoak ere izan dira.

Lehiaketa hastearekin bat, isiltasuna nagusitu da gaztelekuan eta kontzentratuta jardun dira parte-hartzaileak.

Sariak

Lehenengo postuan berdinketa izan da eta Enrique Tejedor eta Marcos Rodriguez izan dira onenak. Hirugarren gelditu da Arrasateko Jose Manuel Hernando. Eta beste sari batzuk ere banatu dituzte: lehen gazte oñatiarra izan da Niko Altuna; lehen gaztea Arrasateko Urtzi Lasa; lehen gazte emakumea Arrasateko Haizea Mendizabal; lehen oñatiarra, Iñaki Zumalde; eta ibilbideari saria jaso du Iban Ugartek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak