Durangoko Azokako Irudienea gunean ospatzen da DemaS.A. lehiaketa. Urte osoan zehar herriz herri euskaraz egiten diren laburmetraien lehiaketetan –24 ordu edo gutxiago edo 24-48 ordutan egiten diren ikus-entzunezko rallyak– finalista geratu direnen finala da DemaS.A.
Oñatiko Laburmetrai Rally-an bigarren gelditu zen LPM taldea Olé Bildu lanarekin, eta DemaS.A. lehiaketan lehenengo saria eskuratu du.