Zortzi abesbatzak hartuko dute parte guztira, eta Oñatikoa izango da lehiatuko den Euskal Herriko bakarra. Gaur, egubakoitza, harrera egingo diete parte-hartzaile guztiei, eta bihar eta etzi izango dira emanaldiak, Binissalemeko parrokian.
Ganbara abesbatzak lau pieza eskainiko ditu finalaurreko emanaldian, eta beste hiru prestatu ditu finaleko egitarau librerako. Amaiera ekitaldia eta sari banaketa domekan izango dira, hilak 7.