Dwingi Dwingi taldeko kideekin egin dute Txandaren Gabonetako iragarkia aurten ere. Bernat Alberdi ibili da grabazio eta edizio lanetan eta Iñaki Zubiak egin du nahasketa. Ander Zelaiak sortu duen abestiaren letra Josu Igartua bertsolariarena da eta abestu berriz, Aitor Uriartek eta Naia eta Eider Herraez ahizpa musikariak egiten dute. Eurei denei eta parte hartu duten herritarrei eskerrak eman die Txandak.
Iragarkiarekin, eta dagoeneko martxan duen zozketarekin, hasiera eman dio Txandak Gabonetako kanpainari. Herriko kaleetan Udalak jarritako argiak ere gaur piztu dituzte eta erakusleiho lehiaketan parte hartuko duten dendak Gabonetako apaingarriekin jantzita egongo dira martitzenetik aurrera.