Bakoitzari dagokion zenbakia jarrita ari dira farolak identifikatzen Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 2a

Dagoeneko txapa jarrita duen farola bat.

Matxuraren bat dagoenean hori lokalizatzea eta konpontze lana egitea errazagoa izan dadin, farolak zenbakiz identifikatzen ari dira Oñatiko udal brigadako langileak. 

Aluminiozko txapa baten Udalaren logoa eta zenbakia duten plakak ari dira jartzen kaleko faroletan udal brigadako langileak, matxuraren bat edo bestelako gorabeheraren bat dagoenean horren identifikazioa eta lokalizazioa errazteko. Txapak hiru bat metroko altueran jartzen ari dira, inoren eskuetatik urrun baina lurretik ikusteko moduan. Guztira 1.726 plaka egin dituzte eta hiru bat metroko altueran jarri dituzte. Ia 6.000 euroko kostua izan du hornidurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak