Bihar, martitzena, arratsaldean lau orduz kenduko dute argia Larraña 16 zenbakiko eraikinean, Oñargik jakinarazi duen moduan; 16:00etatik 20:00etara kenduko dute.
Eltzia, Larraña etxea eta Oñati Larraña Institutua daude eraikin horretan eta hiruretan izango du eragina argia kentzeak. Hala, Eltzia itxi egingo dute tarte horretan; 15:45etarako eraikina hustu egin beharko da –Euskaltegian ere ez da eskolarik egongo martitzen arratsaldean–. Institutuan moldatu egingo dute arratsaldeko jarduna baina zabalik egongo da; Larraña etxean ere argi barik egongo dira.
Argindar sarean mantenu lanak egin behar ditu Oñargik –ETEO Transformazio Zentroan kabina bat gehituko dute eta horra konektatutako behen tentsio aldaketa egingo dute– eta eraikin horri eragingo diote lanek. Gaineratu du argia aurrez abisatu gabe emango dutela eta aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du.