Antzerki topaketa egingo dute arratsaldean Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 27a

Oñatiko Ikusi Makusi antzerki taldeko kideak, antzezten.

Erretiratuen antzerki taldeen topaketa egingo dute gaur Santa Ana antzokian. Elgoibarkok, Eibarko eta Zumarragako talde bana datoz euren lanak erakustera.

Pake Lekuk eta Gipuzkoako erretiratuen elkarteak elkarrekin antolatuta, erretiratuen antzerki taldeen topaketa egingo dute gaur, eguena, Santa Ana antzokian. 

17:00etan hasiko da, eta Zumarragako -Gure Txoko–, Elgoibarko –Jubi– eta Eibarko –Unzaga– taldeek euren prestatutako antzezlan bana egingo dute antzokiko oholtza gainean. Hantxe izango dira Pake Lekuko Ikusi Makusi antzerki taldeko kideak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak