1984koa da taldea, Asturiasen lau lagun gitarra-jole musika egiteko eta kontzertuak emateko elkartu zirenekoa. Ordutik, nazioarteko 40 herrialde baino gehiagotan izan dira, eta, gaur egun, hain finkatua dagoen ganbera-musikako taldeetako bat da; Grammy sarietarako izendatuta egon da, gainera. Oñatin domekan egingo duen emanaldian, besteak beste, Aita Madinak konposatutako piezak joko ditu.
Kontzertua 19:00etan izango da; sarrera zazpi euro da.