Errail bat moztuta dago eta trafikoa bideratzen ari dira. Ondorioz, une honetan auto-ilarak daude Arrasate eta Oñati artean.

Trafiko Zuzendaritzatik adierazi dutenez, 13:05ean GI2630 errepideko 22. kilometroan galtzadatik irten da autobusa, eta hesiaren aurka talka egin du. Autobuseko zazpi bidaiarik "zauri arinak" jasan dituzte eta horietako batzuk Debagoieneko Ospitalera eraman ditu anbulantziak.
Errail bat moztuta dago eta trafikoa bideratzen ari dira. Ondorioz, une honetan auto-ilarak daude Arrasate eta Oñati artean.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.