Musikaren eguna da azaroaren 22a, eta Lizargarate elkarteko kideek trikiti doinuz bete zuten eguna Oñatiko XVII. Trikiti jaialdiarekin. Lepo bete zen Santa Ana antzokia Euskal Herri osoko trikitilari eta panderojoleak entzun ahal izateko. Errespetuzko giro goxoa nabarmendu zen ekitaldi osoan zehar.
Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdai; Joxe Agustin eta Andoni Elortza, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta; Enaitz Alberdi eta Oier Alberdi; Imanol Astiasaran, Unai Andonegi eta Rakel Pujana; Larre Alde trikitilariak; Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte izan ziren parte hartzaileen artean, baina, protagonismo berezia Iñigo eta Izar Irazabal aita-alaba oñatiarrek hartu zuten. Hauekin batera, familiako beste kideak, Garazi eta Maren Irazabal eta Nerea Plazaola, igo ziren oholtzara kantu ezberdinak jotzera, momentu hunkigarriak sortuaz. Bideoan Izar, Maren eta Iñigo Irazabalek elkarrekin jotako pieza.