Oñatiko Udalak aktibatu du elurrari aurre egiteko plana eta prestatzen dabil biharko iragarri duten elurrerako, Udalak berak baieztatu duen moduan; hainbat ibilgailu elurra kentzeko palekin eta gatza botatzeko aparatuarekin hornituta daude dagoeneko. Adierazi dutenez, dagoeneko 20 tona gatz dute pilatuta.
Arantzazu aldean ere traktore bat ibiliko da bidea garbitzen eta herri barruan elurra egiten duenean, brigadako, kale garbiketako eta lorezaintzako langileak elurra kentzen eta ibilgailu eta oinezkoen bideak libratzen ibiliko dira.