Tanguedia Ensemble taldea izango da domekan, Musikegunak zikloan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko azaroaren 21a

Tanguedia Ensemble taldea. (Argazkia: Tanguedia Ensemble).

Musika klasikoa oinarri duen Musikegunak zikloko hirugarren kontzertua izango da domekan 19:00etan, Santa Anan, Tanguedia Ensemble taldearekin.

Tanguedia Ensemble taldea igoko da Santa Anako oholtzara domekan eta Astor Piazzolla (1921-1992) konpositore argentinarra omenduko dute Oñatin egingo duten zuzenekoan.

Gainera, haren obrarik aipagarrienak joko dituzte Naiara De La Puente akordeoi-jotzaileak, Joana Otxoa de Alaiza piano-jotzaileak, Victor Parra biolin-joleak eta Ivan Casado biolontxelo-jotzaileak osatutako laukoteak.

Sarrerak salgai daude 7 euroren truke bai Udal webgunean eta baita Txokolateixan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak