Gasteizen du sorrera freestyle txapelketa horrek. 2016an egin zuten lehendabiziko aldiz, Ekaitz In Da House izenarekin, Ekaitz presoaren etxeratzea eskatzeko. Hura aske geratu ostean, Ekaitz Is In Da House izena hartu zuen, eta 2021a ezkero All In Da House izenarekin jarraitu dute antolatzen, euskal preso guztien etxeratzea aldarrikatzeko.
Oñatiko saioaren ostean, abenduaren 12an egingo da Hendaian eta abenduaren 19an Gernikan.