Aitortza jasoko dute Korkostegik eta Gomezek domekan, Parrokiako abesbatzetan egindako lanagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 19a

Eduardo Korkostegi eta Antonia Gomez (Argazkia: Parrokiako abesbatza).

Parrokiako koruetako abeslariek egiten duten lanagatik, urtero esker oneko oroigarria banatuko zaie bi abesbatzetako kide banari. Domekan izango da lehen aitortza publiko hori: Antonia Gomezek eta Eduardo Korkostegik jasoko dute omenaldi hori.

Urtean zehar 180 edo 200 bat aldiz abesten dute bi koroen artean, "beti ere musu-truk eta anonimoki" eta lan hori eskertzeko, urtero esker oneko oroigarri bana ematea pentsatu dute bi koruetako kideek. Domekan izango da lehen aitortza publiko hori, Santa Zezilia ospatzeko domekan izango den 12:00etako mezaren ostean.

Antonia Gomez eta Eduardo Korkostegi dira aurten omenduko dituztenak –iaz zuzendaria, Iñaxio Ibarrondo omendu zuten eta aurten, lehen aldiz, abeslariak–. Emakumezkoen korua beste hiru lagunekin batera sortu zuen Gomezek, eta Korkostegi, berriz, mutikotan batu zen gizonezkoen korura.

Parrokian obrak ari dira egiten eta meza agustindarren elizan izango da domekan ere, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak