25 odol emate egin dituzten hamar, 40 odol emateko bi eta 50 aldiz eman duen bat. Oroigarri txiki bana emango diete, odola horrenbeste aldiz eman izana eskertzeko.
Aitortza ekitaldiaz gain, Oñatiko Odol Emaileen Elkarteak azaroko ateratzea egingo du egun horretan, ohiko tokian eta orduan: fakultatean, 16:30etik aurrera. Txanda online hartu ahal izango da, gaur, eguaztena, eta eguenean, gotatanta.eus loturan sartuta. Bestela, egubakoitzean bertan, 943 00 78 84 zenbakira deituta.