Esti Sarrionandiaren hitzaldiarekin abiatu dute Mikopoteoa

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 15a

Esti Sarrionandia, azalpenak ematen.

Mikologiaren sustraietara: Mikopoteoa argitzen Mikorrizen itzaletik hitzaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitateko mikologo adituak. Orain, Goiko Benta Ostatuan, Arantzazuko Santutegia Hotelean, Zelai Zabalen eta Sindikan prestatutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

Sarrionandiak azaldu duenez, onddoek (miko-) sustrairik ez duten arren, lotura estua dute landare sustraiekin (-riza) eta "liluragarria" da euren artean eratzen diren "sare konplexuen mundu ikusezina". Hala, Arantzazu aldean ohitura bihurtu den Mikopoteoaren definiziotik abiatuta, mikologian murgildu dira hitzaldian. "Ez jatorria ezagutzeko, baizik eta onddoek mikopoteoan duten garrantzia ulertu eta mikorrizak gure imajinarioan finkatzeko".

Teoriatik praktikara pasako dira orain, Goiko Benta Ostatuan, Arantzazuko Santutegia Hotelean, Zelai Zabalen eta Sindikan prestatutako pintxoak dastatzeko aukera egongo baita.

Mikopoteoari buruz Goiena telebistak landu duen erreportajea ikusgai, hemen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak