Plaza dantzaz bete du Oñatzek, 55. urteurreneko ekitaldian

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 15a

Gaur egungo dantzariez gain, garai batean Oñatz dantza taldeko kide izan zirenek ere hartu dute parte ordu eta erdi iraun duen ekitaldi borobilean. Nola ez, iaz hil zen Jesus Irizar Txutxin omentzeko ere baliatu dute emanaldia, eta hari eskaini diote hiru taldek aldi berean egin duten Oñatiko Arku Dantza [bideoan ikusgai]. 

12:00etan puntuan hasi du Oñatz dantza taldeak 55. urteurreneko ekitaldia eta, ordu eta erdian, askotariko dantzak egin dituzte dantzari gazte, heldu zein beteranoek –150 dantzari inguru–. Eguraldiaren beldur ziren arren, espero moduan joan da guztia, antolakuntza taldeko kide Paula Ugarteren eta Josune Pugaren esanetan. "Lan handia dago halako ekitaldi baten atzean eta jendea halako pozik ikusteak norbera ere pozten du. Bikaina izan da", dio Pugak. "Atzo euria ari zuela ikustean, larritu egin ginen, baina azkenean zortea alde izan dugu; ezin gara kexatu", gaineratu du Ugartek.

Gaurkoan dena borobil irten ahal izateko, hilabeteetako lana dago atzetik, Ugartek azaldu duenez. "Kanpotik ikusten ez den lan asko dago: Soinu teknikariak, Udalarekin harremanak, kiroldegia eta plaza erabiltzaileko baimena eskatu, dantzak esleitu, entseguak antolatu...Baina erantzuna ikusita, hunkitu egin gara".

Txutxin-i egindako omenaldia ere emozioz beterikoa izan dela nabarmendu dute dantza taldeko kideek. "Arku Dantza inoiz ez dugu egin izan formatu honetan, hiru taldetan banatuta, baina iruditu zitzaigun polita izango litzatekeela omenaldi bat egiteko, hainbat belaunalditako dantzariak elkartuz. Uste dugu asko gustatu zaiela herritarrei eta guretzat ere hunkigarria izan da".

Erlazionatuak

Oñatz dantza taldearen ekitaldia, argazkitan

Eneko Azurmendi Barrena aza 15, 16:12 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak