Leire Odriozola eta Aitor Murguzur estreinatuko dira domekako bandaren kontzertuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko azaroaren 14a

Leire Odriozola eta Aitor Murguzur instrumentuekin.

'Emozioak' denboraldiko lehen kontzertua Santa Ana aretoan emango du domekan Oñatiko Musika Bandak. Emozio nostalgikoei eskainitako saioa izango da, 13:00etan.

Emozioak denboraldiko lehen kontzertua horrela deskribatu du bandako zuzendari Aitor Biain-Bidartek : "Kontzertuak ibilbide emozionala proposatzen du hainbat garai, geografia eta estilotan zehar. Emozio nostalgikoak-ek atzera begiratzera gonbidatzen gaitu, ez tristuraz, baizik eta oroitzapenean geratzen denak pizten duen intentsitateaz eta sakontasunaz: herri baten musika, urrutiko gerra baten oihartzuna, koroa baten zeremonia, mito baten epika".

Gainera, Leire Odriozola –saxo tenorea– eta Aitor Murguzur –tuba– musikari gazteak estreinatuko dira nagusien bandarekin, domekan.

Ezohiko lekuan izango da, gainera, emanaldia; izan ere, oraingo honetan Santa Anan emango dute kontzertua, 13:00etan. Sarrerak, beti bezala, Txokolateixan eskuratu daitezke, doan. Eta kontzertuaren aurretik, herrian zehar kalejira egingo du bandak, 11:00etan hasita, ohikoa den moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak