Gaztetxean kontzertuak egongo dira gaur eta domekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko azaroaren 14a

Keia taldea.

Gaur, egubakoitza, Oñatiko Keia eta Nabasi zarauztarren kontzertuak izango dira, eta domekan, berriz, Burrunda Faktoriak antolatuta, Nhil eta Gar taldeak.

Antixena gaztetxean, gaur, egubakoitza, Oñatiko Keia taldeak bira amaierako kontzertua emango du 19:00etan hasita, eta, etxekoez gain, Nabasi zarauztarrak ikusi eta entzuteko aukera ere izango da.

Domekan, berriz, Burrunda Faktoriak antolatuta, gaztetxean izango dira Aretxabaletako Nhil taldea eta Durangaldeko Gar taldea, 18:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak