Oñatz taldeak 55. urteurrena dantzan ospatuko du zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko azaroaren 13a

Oñatzeko dantzariak aurtengo Haurren Egunean dantzan.

Oñatz dantza taldearen 55. urteurren festa egingo dute etzi, zapatua, 12:00etan, Foruen enparantzan –eguraldi txarra bada, Zubikoa kiroldegiko frontoian–.

Gaur egun Oñatz dantza taldean dauden eta garai batean taldekide izan ziren dantzariekin ordu eta erdiko saioa dute prestatuta, herritarrei erakusteko. Denek batera egingo dituzten dantza batzuk entseatu dituzten arren, talde bakoitzak aukeratu du bere taldeak propio zein dantza egingo duen. Eta denak joango dira dantzari jantzita; hori bai, bakoitzak etxean dituen arropekin. Haurren Eguna egiten den moduan, plazaren zati batean hartuko du tokia talde bakoitzak, eta hantxe egingo du dantza, ez da eszenatokirik egongo. Zapatuan izango da 12:00etan Foruen enparantzan –eguraldi txarra bada, Zubikoako frontoian–.

Bazkari-txartelak salgai daude Txokolateixan, eta dantza saioaren ondoren, elkarrekin bazkalduko dute kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak