Aritz Gordo dator bihar Oñatira, argazki erakusketa aurkeztera

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 11

Aritz Gordo argazkilaria Goiena telebistako platoan.

Gordoren argazki erakusketa dago jarrita kultura etxeko aretoan, Aloña Mendiren mendi astearen barruan, eta egilea bera etorriko da bihar argazkien gaineko azalpenak ematera. 

Bihar, eguaztena, iluntzean, 19:00etan, etorriko da Aritz Gordo argazkilari arrasatearra Oñatira. Hark ateratako hainbat argazkiren erakusketa dago ikusgai kultura etxeko aretoan, eta horien aurkezpena egingo du eta ikusleen galderak erantzungo ditu.

Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta duen mendi astearen barruan egingo du bisita Aritz Gordok. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da zabalik, baina horrez gain, beste ekintza batzuk ere badituzte antolatuta egunotarako. Gaur, martitzena, esaterako, Andoni Ormazabal –Ekin zentroa– fisioterapeuta etorriko da eta eskaladan egiten diren lesioei buruz hitz egingo du eta nola saihestu daitezkeen azalduko du; 19:00etan, zinema aretoan, doan. Eguenean, berriz, Mendi Film Festibal jaialdiko filmen proiekzioa egongo da zinema aretoan, 19:30ean –sarrera 5,5 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak