Argia kenduko dute bihar eta etzi erdiguneko hainbat ataritan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 10a

Lanpara bat piztuta.

Bihar, martitzena, eta etzi egingo dituzte argi mozketak, sare elektrikoan mantentze lanak egin ahal izateko.

Hiru aldiz kenduko dute argia herriguneko hainbat kaletako zenbait ataritan bihar eta etzi.

  • Azaroaren 11ean, asteartean, goizeko 09:00etatik 12:00etara, ondorengo horniketetan:
    • Bakardadeko Ama Kalea 10
    • Lope Agirre Kalea 3, 5, 6, 8
    • Santa Marina Plaza Z/G-argiteria publikoa
  • Azaroaren 11ean, asteartean, arratsaldeko  15:00etatik 18:00etara ondorengo horniketetan:
    • Atzeko Kalea 1, 3, 6
    • Kale Barria 2, 8
  • Azaroaren 12an, asteazkenean, arratsaldeko  14:00etatik 18:00etara ondorengo horniketetan:
    • Atzeko Kalea 2, 4
    • Fouren Enparantza 6 (Txurruka Taberna), 7, 8, 9, 10
    • Kale Barria 3, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19
    • Portu Kale 1, 2, 3, 4, 5 eta Z/G-argiteria publikoa

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak