Txistu eta akordeoi doinu tradizional eta modernoak Santa Anan

Hasier Larrea 2025eko azaroaren 10a

Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Gorka Hermosa akordeoi-joleak Sustraien Matxinada proiektua aurkeztu dute oñatiarren aurrean, Musikegunak zikloaren barruan. Euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat proposatzen dute pieza berriekin.

Datorren domekan, azaroaren 16an, bigarren emanaldia izango da; Eñaut Zubizarreta Mendieta biolontxelo-jole aretxabaletarrak –Trigger izenarekin ezagun den artista– jardungo du. Doodem izeneko bidaia proposatuko du, herriko musikak oinarri hartuta. Ikuskizunak, musikaz gain, dantza, narrazioa eta antzerkia uztartuko ditu. 

Azaroaren 23an, Tanguedia Ensenble taldeak, Astor Piazzolla (1921-1992) konpositore argentinarra omenduko du. Bere obrarik aipagarrienak joko dituzte, Naiara De La Puente akordeoiak, Joana Otxoa de Alaiza pianoak, Victor Parra biolinak eta Ivan Casado biolontxeloak osatutako laukoteak.

Azkenik, Entrequatre, lau gitarrak osatutako laukoteak, Ibilbide izeneko lana aurkeztuko du azaroaren 30ean. Berezitasun bezala, Aita Madina konpositore oñatiarraren bi obra taularatuko ditu taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak