31. ediziorako hautagaitzak iragarri ditu José María Forqué zinemako sariak, eta fikziozko film luzerik onenaren alorrean Aitor Arregi oñatiarraren eta Jose Mari Goenagaren Maspalomas filma ageri da. Honekin batera hautagai izango dira Óliver Laxeren Sirat, Alauda Ruiz de Azúaren Los Domingos eta Eva Libertaden Sorda filmak.
Beste bi izendapen ere jaso ditu Moriarti ekoiztetxearen filmak. Gizonezko aktore onenaren izendapena jaso du Jose Ramon Soroizek, Vicente pertsonaia antzezten egindako lanarengatik. Azkenik, hezkuntza eta balioak sustatzen lagundu duten ekoizpenak aintzatestea nahi duen Balioetan Heztea sarirako ere hautagai izango da Maspalomas.
357 ekoizpen ezberdinen artean aukeratu dira hautagaitza guztiak. Irabazleak abenduaren 13an, Madrilgo IFEMA Udal Jauregian, egingo den ekitaldian ezagutuko dira.