Lorezainak herriko lorategi eta loreontzietatik udako loreak kendu eta neguko landareak ari dira jartzen eta kendu ahalaz, herritarren eskura utzi dituzte, norbaitek etxera eraman gura baditu. Olakuan, Santa Ana inguruko lorategian eta Atzeko kaleko loreontzietan, adibidez, kartelak jarri dituzte kendutako loreak etxera eramateko gonbidatuz; begoniak eta alegriak, gehienak. Lehendik datorren ideia da, udalean ere gaiaz berba egina zuten eta herritarren baten eskaera ere jaso omen da hori egiteko, Berbiak jasotzen duen moduan.
Iraileko lehen tokiko gobernu batzarrean neguko lore eta landareak sartzeko aurrekontua onartu zela gehitu du Berbiak. Plazan, kale Barrian eta kale Zaharrean dauden loreontzi zintzilikarien loreak berritzeaz gain, herrigunean zehar dauden lorategietakoak ere aldatzen ari dira. Begoniak, tajeteak, salbiak, petuniak eta mota askotako lore konposizioa daramaten zotazalak eta pinu azal apaingarri zakuak erosi dituzte. Ehunka landare eskuratu dira, datorren udaberria bitartean herriko lorategiak apaintzeko. 9.500 euroko erosketa egin da lore eta landaretan.