Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako seigarren Danbaka Musika Lehiaketa irabazi zuen Malko taldeak. Eta horri esker diskoa grabatu ahal izan dute. Oñatiko boskotearen bigarren diskoa da Minmugak eta Haritz Harreguyren estudioan grabatu dute.
Goienak diskoaren grabaketaren nondik norako guztiak jaso ditu protagonisten ahotik eta erreportaje hori emango dute eguenean, azaroaren 6n, 20:00etan eta 22:00etan, Goiena telebistan.