Atzo, astelehena, zabaldu zuten izen-ematea Oñatiko Laburmetrai Rallyan parte hartzeko eta dagoeneko hamalau taldek, eman dute izena; momentuz 95 parte-hartzailek eman dute izena, antolatzaileen esanetan. Dena dela, egubakoitzera arte dago aukera izena emateko: olr.antolakuntza@gmail.com.
08:00etan izango da aurkezpena zapatuan Santa Anan eta 19:00ak arteko epea izango dute parte-hartzaileek lanak entregatzeko –Santa Anako sarreran–. 20:00etan luntxa egongo da parte hartuko duten guztiendako antzoki kanpoaldean eta 22:00etan hasiko da lanen proiekzioa antzoki barruan, antolatzaileek sarreran jarriko duten photocall-etik taldeak pasa ostean. Proiekzioen amaieran egingo dute sari banaketa –streaming bidez botako dute OLR youtube kanalean–.
Berritasunak egongo dira
Zapatuan, hilak 8, egingo da aurtengo Oñatiko Laburmetrai Rallya eta aurten berritasunak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Baita horiek zapatuan bertan, 08:00etan, jakinaraziko dituztela ere, rallyko arauekin batera.