Azaroaren 15ean egingo da Arantzazuko mikopoteo jardunaldia

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 3a

Joxepo Teres Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologo aditua iazko jardunaldiko hitzaldian.

Esti Sarrionandia EHUko mikologo adituaren hitzaldia Gandiaga Topagunean izango da eta ostean, mikopoteoa egingo da Arantzazuko gastronomia zirkuitutik barrena.

Onddoek sustrairik ez duten arren, lotura estua dute landareen sustraiekin eta euren artean eratzen diren sare konplexuen inguruan hitz egingo du Esti Sarrionandia adituak, Mikologiaren sustraietara: Mikopoteoa argitzen Mikorrizen itzaletik izeneko hitzaldian. Gandiaga Topagunean izango da hori, 17:30ean.

Amaitzean,  19:00etan, Arantzazuko gastronomia zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai-Zabaletik Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela arte, eta handik, Goiko-Benta eta Sindikara. Mikopintxo bakoitzak 1,5 euroko salneurria izango du, eta edaria ostatu bakoitzaren prezioen araberakoa izango da. Aurten ez dela Arantzazura igotzeko autobus zerbitzurik izango.

Arantzazuko XII. Mikopoteo jardunaldi hau Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Parketxeak antolatu dute, eta laguntzaile izan ditu Oñatiko Udala eta mikopoteoan parte hartuko duten Arantzazuko jatetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak