Mendiko federatu txartela berritzeko kanpaina zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 11

Motxilarekin mendian oinez (Argazkia: pxhere).

Mendi federatu txartelaren alta, baja, edo aldaketak egiteko aukera egongo da azaroaren 24ra arte, mailez. Baita bulegoan presentzialki ere, hileko hiru egunetan: 12an, 18an eta 19an.

Aurtengo medi federatuen kanpainan hiru egun presentzial jarri ditu Aloña Mendiko mendi sailak, aldaketak presentzialki bulegoan egiteko: 12a, bihar, 18a eta 19a. Hiru egun horietan bulegoa zabalik egongo da 19:00etatik 20:00etara, alta, baja edo bestelako aldaketak egiteko.

Korreo elektronikoz ere aldaketak egitea posible izango da alonamendi.mendi@gmail.com helbidera mezua bidalita. Azaroak 24a izango da horretarako azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak