Hiru gai nagusi landuko dituzte: 2025/2027 Plan Politikoa eta Ekintza Plana, Eskualdeko Plangintza, eta Udalgintza zein Herrigintza. "Koalizioak datozen urteetarako norabidea zehazteko asmoz, egungo testuinguru politikoaren irakurketa egin eta hurrengo urteetarako plan politikoa eta ekintza plana aurkeztuko ditu. Horretarako, Gipuzkoako EH Bilduren Udalgintza arduradunak, Jon Zuluetak parte hartuko du".
Oñatiko EH Bilduk gaineratu du horrez gain, eskualdeko plangintzarekin lotutako hainbat ekimen ere izango dituztela hizpide, "bai eta tokiko udalgintza eta herrigintzako erronka nagusiak ere". Hizpide izango dute, halaber, EH Bilduk azaroaren 22rako Bilbon antolatzen ari den ‘Askatasun Haizea' mobilizazioa.
Herri batzarra gaztelekuko sotoan izango da zapatuan, hilak 8, 10:30ean.