Aloña Mendiko futbol sailak 2025-2026ko taldeak aurkeztu ditu

Txomin Madina Milikua 2025eko azaroaren 2a

Oñatiko Azkoagain fubol-zelaia Aloña Mendiko jokalariz bete da gaur goizean goizetik. Eta ez partidurik zegoelako, 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena egin eta argazkiak atera dituztelako baizik.

Guztira hamalau talde izango ditu 2025-2026 denboraldian Aloña Mendiren futbol sailak (horietako bi, Debagoiena izenarekin jokatuko duten neskez osatutakoak) eta gaur goizean guztien aurkezpena egin dute taldeetako jokalarien eta teknikarien presentziarekin. 300 jokalari elkartu dira denera eta aurkezpena taldeen argazkiak ateratzeko ere baliatu dute. Futbol eskolakoek ere hartu dute parte argazki sesioan.

Esan, Aloña Mendik dagoeneko martxan den denboraldian izango dituen hamalau taldeetatik zortzi gizonezkoenak direla eta sei emakumezkoenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak