2.500 euro zozkatuko ditu Txandak bezeroen artean

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 4a

Kanpainaren kartela San Lorentzoko Hirukar dendaren erakusleihoan.

Erosketa-txartel bidez banatuko ditu sari guztiak eta bezeroek astebeteko epean gastatu beharko dituzte.

Azaroaren 19ra bitartean, 500 euroko sari bat eta 200 euroko hamar sari zozkatuko ditu Txandak elkarteko dendetako bezeroen artean. Sari guztiak erosketa-txarteletan emango dira eta astebeteko epean gastatu beharko dituzte irabazleek, azaroaren 22tik 28ra, gutxienez elkarteko lau denda desberdinetan erabiliz. Zozketan parte hartzeko, bezeroek erosketa-txartela dendetan jarrita dituzten postontzietan sartu beharko dute, izen-abizenak eta telefonoa idatzita. Sari guztien zozketa azaroaren 20an izango da.

Udazkenean zuk erosi guk saritu kanpainarekin batera, urte amaiera bitartean gaztelekuan egingo diren emanaldietarako sarrerak ere ari da banatzen Txanda bezeroen artean. Hurrengo kontzertua 7an da; Sukena eta Indabe taldeek joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak