Txinparta bertso eskolak antolatuta, Oñatiko lehenengo kopla txapelketa jokatuko da bihar, zapatua. Hiru kanporaketa egongo dira, bakoitza taberna baten –19:00etan Onan, 20:00etan Ake- rren eta 21:00etan Bogan–. Finala, berriz, Antixena gaztetxean izango da, 22:30ean. Finalaren ostean, DJ Bezok jarriko du musika.
Guztira hamahiru bertsolarik hartuko dute parte lehen kopla txapelketa horretan, hiru taldetan banatuta: Aitor Tatiegi, Ander Lizarralde, Aritz Irigoien, Aritz Iza, Beñat Ormaetxea, Bittor Zubiagirre, Gontzal Be- lategi, Jon Irizar, Lide Arregi, Maider Arregi, Urko Arregi, Urko Egaña eta Uxue Igartua. Talde bakoitzak taberna batean hartuko du parte, kanporaketa batean, eta epaile lanetan ibiliko diren beste hiru herritarrek bertsolari bakoitzaren lana epaitu beharko dute, taldean aritu arren norbanakoen arteko lehia izango baita txapelketa. Gai-jartzaile lanetan Maddi Altolagirre ibiliko da.