Oñatiko EAJko udal taldeak udal taldeak Tokixan Elkarteak San Martin Fundazioaren bi lursail erabiltzeko aurkeztutako proiektua babestu du, "tokiko garapenerako duen balioa eta agroekologiaren aldeko apustua nabarmenduz". Hala ere, akordioaren alderdi batzuk "ez direla argiak" dio eta "lagapenaren helburuak San Martin Fundazioaren estatutuetan nola lerrokatzen" diren galdetu du prentsa oharrean. "Proiektuari ematen diogun babesa irmoa da, baina ezin dugu alde batera utzi oraindik argibideak behar dituzten puntuak daudela. Jakin nahi genuke lagapen horren truke San Martin Fundazioak konpentsazioren bat jasoko duen. Tokixan Elkarteak errentaren bat ordainduko dio San Martin Fundazioari? Adibidez, hilean 100 euroko errenta ezarriko balitz, diru horrekin gurpil aulki elektriko bat erosi ahal izango litzateke San Martin egoitzako erabiltzaileentzat, gaur egun gabeziak baitaude bertan". Dio proiektua baliotsua izan arren San Martin Fundazioak "bere helburu sozialak betetzen jarraituko duela bermatu" behar dela.