Herriko LGTBIQ+ kolektiboaren diagnosiak emandako datuak partekatzeko bilera eguenean, hilak 30, egingo dute. Jasotako datuak aztertu, eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide bilera horretan. Saio bakarra egingo dute 14:30ean, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea helbide honetara idatzita: lgtbiq@onati.eus.