Eguenetik zapatura bitartean egindako janari bilketa kanpainan, 7.500 kilo batu ditu Hotz Oñatik. Beste 1.500 euro dirutan ere bai, produktu gehiago erosteko edo garraioa ordaintzeko erabiliko dituenak. Eskertuta dago Hotz Oñati kanpainan lagundu eta parte hartu duten dendariei zein herritarrei. Batutako janari kiloak Greziara, Lesbos irlara, bidaliko ditu Hotz Oñatik Zaporeak elkartearen bitartez.