Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren egoera ezagutzeko diagnosia egiten hasi zen egiten Udala otsailean. Elkarrizketak, galdetegiak eta bilera irekiak egin zituzten, eta, saio eta ariketa haietan batutako informazioa txukunduta, kolektiboko kide diren herritarrekin partekatu gura dute orain, hemendik aurrerako erronkak definitzeko.
Bi saio egingo dituzte datuak aztertzeko eta partekatzeko: biak izango dira urriaren 28an, San Juan kaleko lokalean; 14:30etik 16:30era bat eta 18:00etatik 20:00etara bestea. Inork online saio batean parte hartu nahiko balu, lgtbiq@onati.eus helbidera idatzi behar du mezua, eta eguna eta ordua parte hartzaileen artean zehaztuko dute. Edozein saiotarako izena eman behar da aurrez: lgtbiq@onati.eus, 688 62 12 13 edo udaletxeko 943 78 04 11 zenbakia eta 125 luzapena sakatuta. Itzulpen eta zaintza zerbitzua egongo dira martitzeneko saioetan, baina aurrez egin behar da horien eskaera ere.