Bergarako Lanbroa kultur elkarteko kide da Larrañaga eta armarria, ikurrina, esbastika, aspa gorria eta antzeko sinboloen testuinguru historiko eta kulturala azalduko ditu, horien bilakaera eta esanahia abertzaletasunaren ikuspegitik aztertuz. "Hitzaldiaren helburua da Euskal Herriaren azken urteetako historian lagun izan diren elementuak hobeto ezagutzea eta haien inguruan gogoeta sustatzea, balio kulturalari eta gaur egungo interpretazioari buruzko solasaldi ireki eta aberasgarri baten bidez", adierazi dute jeltzaleek.
Edonori irekia izango da hitzaldia eta Oñatiko EAJkoek interesa duten guztiak gonbidatu dituzte, "euskal ondare kolektiboaren parte diren oroimen eta sinboloen inguruko topaketa eta ezagutza partekaturako gune gisa" antolatu dutelako.
