'100 aldiz begiratu' kanpaina Oñatira iritsi da

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urr. 17a, 17:47

Plazan jarri duten gunea, herritarrei azalpenak emateko.

Adineko pertsonak kalean "modu seguruan" nola mugitu lantzeko tailerrak egiten ari dira plazan, Eusko Jaurlaritzaren 100 aldiz begiratu izeneko kanpainaren baitan. 

Plazan zein Santa Ana antzokian, askotariko tailerrak egiten ari dira egun osoan zehar, kanpainaren baitan. "Bideko ezbeharrak prebenitzeko kanpaina da, eta kalean arriskuak saihesten laguntzeko baliagarria izango zaizkien adibideak eta azalpenak ematen dizkiete 65 urtetik gorakoei", azaldu dute antolatzaileek.

Partaidetza eta hausnarketa partekatuko jardunaldi oso bat izaten ari dela nabarmendu dute. "Kalean gaude, ideiak, gomendioak eta tresnak partekatzen, hiri-ingurunean gure segurtasuna hobetzeko".

Santa Anan egin duten tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak