Dendetan janari bilketa egiten ari da Hotz Oñati

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 16a, 15:29

Joan den urteko janari bilketa kanpainan.

Hotz Oñati elkartea janari bilketa egiten ari da herriko supermerkatuetan, Zaporeak elkartearekin batera; zapatura bitartean ibiliko da horretan. Txandaren batean lagundu nahi izanez gero, Hotz Oñatirekin harremanetan jartzea nahikoa da.

Janari bilketaren helburua da Zaporeak elkarteak Lesbosen dauden errefuxiatuei egunero eskaintzen dizkien otorduak prestatzeko janaria biltzea. Hala, Zaporeak elkartearekin batera ari da janari bilketa egiten Hotz Oñati. 

Lau ordutako txandak antolatu dituzte herriko supermerkatuetan: 9:00-13:00, 13:00-17:00 eta 17:00-21:00. Hala ere, ordutegi desberdin batean laguntzeko prest egonez gero ere, laguntza hori ongietorria izango dela aurreratu du Hotz Oñatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak