Heriotzatik gertu egon diren hainbat oñatiarren testimonioak jaso dituzte liburu batean

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 15a, 16:39

Hariztia.

Gaixotasunagatik zein istripu bat izanagatik hilzorian egon diren hemeretzi oñatiar elkarrizketatu ditu Joxefe Diaz de Tuestak, eta euren testimonioak jaso ditu 'Bestaldetik etorriak' liburuan. Egubakoitzean da aurkezpena, kultura etxeko erakusketa gelan, 19.00etan.

Liburuan datozen herritarrekin egon, elkarrizketatu eta argazkia atera die egileak, eta eurek kontatutako moduan jaso ditu testimonioak. "Euretako inork ez du gertaera modu linealean kontatu, eta liburuan ere horrela datoz; ez datoz kronologikoki, esaterako. Bestalde, ahozkotasunaren alde, estiloa aldatu gabe transkribatu ditut elkarrizketak; idatzita datoz, baina gertuko edo herriko erregistroan idatziak, ez hizkuntza akademikoan", azaldu du.

Atalka antolatu du liburua, elkarrizketatu bakoitza dator atal bakoitzean, eta kontakizun gehienetan zati ezberdinak bereizi ditu, "irakurterrazagoa izateko eta zatika irakurri gura izanez gero". Atera zizkien argazkiak, berriz, paper begetalean inprimatu ditu.

Liburua salgai

Liburua egiteko laguntza handia izan duela aitortu du Diaz de Tuestak, eta dio haiei eskerrak emateko ekitaldia ere izango dela aurkezpena: "Gertukoei, harremanak errazten lagundu didatenei, informazioa helarazi didatenei...". Liburua salgai egongo da aurkezpen ekitaldian; baita liburu-dendetan ere.

Aurkezpena egubakoitzean da, urriak 17, kultura etxeko erakusketa gelan, 19:00etan.

Liburuaren azala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak