Biharko iragarrita zeuden bi ekitaldi atzeratu egin dira Palestinaren aldeko lanuzteengatik

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 14a, 11:55

Pruden Gartzia eta Pako Aristi.

Pruden Gartziaren hitzaldia eguenean, hilak 16, izango da; 'Iñaki bota daue' liburuaren aurkezpena ere atzeratu egin dute.

Goinagusik gonbidatuta, 'Euskaldun Fededun' liburua eskuetan hartuta zen etortzekoa bihar, eguaztena, Pruden Gartzia oñatiarra Santa Ana antzokira, hitzaldia egitera. Bihar beharrean, eguenean, hilak 16, egingo du hitzaldi hori Santa Anan bertan, 18:30ean.

Oñatiko Gure Bazterrak taldeak eta Pako Aristik elkarlanean argitaratu duten Iñaki bota daue, Gerra zikinaren hastapena liburuaren aurkezpena ere biharko zuten iragarrita. Hau ere atzeratu egin da Palestinaren alde egingo diren lanuzteengatik. Oraindik ez dute data berria zehaztu, baina litekeena da azaroan izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak