Maddalen Etxegarai txapeldun Hiru Hiriburuak torneoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urr. 12a, 18:13

Enara Gaminde eta Maddalen Etxegarai txapelekin eta garaikurrekin.

Partidako lehen zatian oso deseroso aritu dira oñatiarra eta lauzkiztarra, baina ez dute euren buruarengan federik galdu eta bigarren txanpa ikusgarria egin ostean buelta eman diote finalari. 22-17 irabazi dute. Promesen kategorian ere bada txapeldun debagoiendarrik: Irati Betegi aretxabaletarra, hain zuzen ere. 

Gaur eguerdian jokatu da elite mailako finala Donostiako Atano III.a pilotalekuan eta iazko txapeldunak garaitu dituzte Maddalen Etxegaraik eta Enara Gamindek. Hori horrela, Hiru Hiriburuak torneoko txapeldun berriak dira. 22-17 irabazi dute. Garaipen "epikoa" izan dela adierazi dute antolatzaileek. 

Atano pilotalekua bete egin da finalak ikusteko. 

Finalari neurria hartu eta euren onena eman ezinik, txapelak oso zail jarri zaizkie iazko irabazleei. Lan erditan 12-6 aurreratu dira; izan ere, oso deseroso hasi dira Etxegarai eta Gaminde. Baina oñatiarrak eta laukiztarrak ez dute euren buruarengan federik galdu. Hala, bigarren txanpa ikusgarria egin dute eta partida irauli ahal izan dute eta markagailua 17-16ra heldu da. Orduan, aurrelari oñatiarrak saketik falta bat egin du baina hurrengo bietan lehen pilotakadarekin zuzenean lortu du tantoa eta torneo horretako bere lehen txapela eskuratu du. 

Irati Betegi aretxabaletarra ere txapeldun

Nabarmentzekoa da promesen mailan Irati Betegi aretxabaletarrak egindako lana. Olatz Insausti bikote kidearekin batera txapela jantzi du Ainize Arratibel eta Larraitz Galardiri 18-10 irabazita.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak