Etxegaraik Hiru Hiriburuak torneoko finala jokatuko du domekan

Xabier Urtzelai 2025ko urr. 11a, 12:14

Maddalen Etxegarai, eskumatik bigarrena, aste barruko aurkezpenean.

Joan den astean Leire Galeano eta Maddi Barrocal izan ziren Plazaz Plazako torneoko finalean –Galeanok jantzi zuen txapela–, eta oraingo asteburuan beste debagoiendar batek hartuko du erreleboa, Madalen Etxegarai sailkatu da-eta Hiru Hiriburuak torneoko finalerako. 

Elite mailako finala igande eguerdian jokatuko dute, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta nabarmentzekoa da promesen kategorian ere bailarako beste pilotari bat izango dela finalean: Irati Betegi aretxabaletarra.

ETBk emango du finala

Gasteizen jokatutako 35 partidatako maratoiaren eta Bilboko finalerdi ikusgarrien ostean Euskal Herriko klub guztietako 70 emakume pilotari aritu dira torneo honetan lehian–, domekan maila bakoitzeko bikoterik onenak erabakiko dituzte. Elite mailako finalean Zabaleta-Mendizabal, iazko garaileek, txapelaren defentsa egingo dute Etxegarai-Gaminderen aurka. Hau da, egungo Lau eta Erdiko txapelduna eta Binakako txapelduna elkarren aurka arituko dira finalean. "Hortik harago, Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminde aurreko eta atzeko koadroetako erreferentzia nagusiak izan dira azkenaldian eta elkarren aurkako lehiek ikuskizun handia sortu izan dute", adierazi dute antolatzaileek aste barruan egindako aurkezpenean. Madalen Etxegarairendako berezia da Atanokoa moduko frontoi batean jokatzea: "Iaz beste final bat jokatzeko aukera izan nuen, eta Atano bezalako pilotaleku historiko bat beteta ikustea final batean... partida berezia da berez eta jendearen animoek bereziago egingo dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak