Argazkiekin jolasteko tailerra antolatu du Ilunpetan taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 7a, 11:16

Autozine tailerreko lan bat (Argazkia: momentsfestival)

Autozine tailerra izango da; argitalpen bat egingo da bi egun eta erdian. Gai arrunt bat proposatuko dute eta ideia hori finduz joango dira tailerrean, fanzine bat sortu arte. Izena emateko epea zabalik dago. Ricardo Cases izango da irakaslea.

Argazki-proiektu batek izan ditzakeen "irtenbideen" adibideak erakutsiko dituzte Ilunpetan argazkilari elkarteak urrirako antolatu duen tailerrean. Helburua da argazkigintzan ohikoak diren prozesu sortzaileak partekatzea, argazkilaritzaren planteamendua edo argazkiak egiteko unea, irudien edizioa, diseinua eta argitalpena barne.

Autozine tailerra izango da; argitalpen bat egingo da bi egun eta erdian. Gai arrunt bat proposatuko dute eta ideia hori finduz joango dira tailerrean, fanzine bat sortu arte. Inprimatze-sistemak, autoedizioko azokak eta abar izango dira hizpide. Bukatutakoan, nork bere fanzinearen kopia eramango du.

Tailerra urriaren 17an, 18an eta 19an egingo da, Ricardo Casesek gidatuta. Izena emateko: ilunpetan@gmail.com. Prezioa 90 euro da, jatorduak barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak