San Migel parrokia itxita egongo da lau hilabetez, lanengatik

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 7a, 08:26

Oñatiko San Migel parrokia.

Argiteria aldatuko dute, erretaula garbituko eta zorua bernizatu. Gaurtik, urriak 7, egongo da itxita lan horiek egiteko. Bitartean, hiletak agustindarren elizan izango dira.

San Migel parrokia itxita dago martitzenetik eta horrelaxe egongo da datozen lau bat hilabeteetan, lanak egin behar dituzte eta. Parrokoak azaldu duenez, batetik, argiteria aldatu egingo dute: "analogikoaren ordez, LED argiteria jarriko dute eta toki eta detaile bakoitzari zuzenduko den argia egongo da hemendik aurrera. Gainera, orain arte baino baxuago jarriko dituzte argi puntuak, egungo fokuak oso altu baitaude eta zaila izaten baita oso, aldatzea. Erretaula ere garbituko dute, Xabier Mendizabal gidari izango duen talde batek, eta lurrari, berriz, berniza emango diote". 150.000 euroko aurrekontua dute lanek.

Organoa konpontzea hurrengo baterako utzi dute, "lanen kostu handiagatik", Argaratek esan moduan. "Orain hilabete batzuk, klaustroko teilatuak berritzeko eta organoa konpontzeko, herritarrei, herriko entrepresei, ULMA fundazioari, eta Oñatiko Udalari, diru laguntza eskatu genien. Erantzuna esku zabala izan da eta eskerrrak eman gura dizkiegu denei. Baina organoren konponketa, oraindik orain ezin dugu aurrera eraman. Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak eta Parrokiak, instrumentoa zuzentzeko konkurtsoa irabazi duen entrepresak aurkeztutako aurrekontua betetzea ezina egiten zaigu eta asuntu honi buelta dexente eman beharko dizkiogu irtenbide bat bilatuz.  Bitartean, aipatutako hobekuntza lan horiek aurra ematea pentsatu ditugu".

Bitartean, agustindarren elizara

Bien bitartean, parrokian izan ohi diren elizkizunak, agustindarren elizan egingo dituzte: entierroak, 19:00etan, jai bezperako meza, meza kantatua, eta ondra mezak, zapatuetan 19:00etan eta domeka eta jai egunetan, berriz, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak